Sanagustin kulturguneko lurra berritzen ari dira

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 1a, 11:35
Langileak lurra berritzeko lanetan. (Azpeitiko Udala)

Astelehenean hasitako lanak bukatzear dira dagoeneko, eta bihar bertan irekiko dute kulturgunea. Lan horiek gauzatzeko 20.000 euroko inbertsioa egin du udalak.

Sanagustin kulturguneko lurra aldatzeko lanak aurrera eramaten ari da Azpeitiko Udala. Hondatuta zeuden zoruko egurrak aldatzeko 20.000 euro inguruko inbertsioa egin du udalak, herriko azpiegitura publikoen mantenuaren baitan. Maiatzaren 29tik itxita egon da kulturgunea, eta bihar, ostirela, irekitzea aurreikusten dute.