Bihartik aurrera ibilgailuentzat itxita izango da Iñaki Azpiazu kalea eta Esklabetako eraikina arteko bidea

Julene Frantzesena 2023ko mai. 31a, 11:50
Iñaki Azpiazu kalea eta Esklabetako eraikina. (Azpeitiko Udala)

Denboraldi batez itxiko dute errepidea ibilgailuentzat, Esklabetan eraikitzen ari diren alokairu sozialeko etxebizitzen lanak tarteko. Aurrerago, gainera, oinezkoentzat ere itxiko dute bidea. Lanek bi hilabete inguru iraungo dutela adierazi du udalak.

Bihartik aurrera, denboraldi batez, ibilgailuentzat itxita izango da Esklabetako eraikinaren eta Iñaki Azpiazu kalearen arteko errepidea. Esklabetan eraikitzen ari diren alokairu sozialeko etxebizitzen –48 etxebizitza egingo dituzte han– obrak tarteko itxiko dute bidea; izan ere, eraikinaren aurrealdea egokituko dute datozen asteetan.

Momentuz, ibilgailuentzat soilik itxiko dute, baina aurrerago oinezkoentzat ere hala egin beharko dutela adierazi dute. Aurreikuspenen arabera, eta Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, bi hilabete inguru iraungo dute eraikinaren aurreko aldea berritzeko lanek.