Guraso Eskolako laugarren eta azken saioa izango da gaur arratsaldean

Julene Frantzesena 2023ko mai. 31a, 11:13
Guraso Eskolako saio bateko irudia. (Azpeitiko Udala)

Nerabeen gurasoei zuzendutako saioa 18:00etan hasita egingo dute, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Aurrera begirako erronkez ariko dira hizketan, Udaleko Gazteria Saileko hezitzaileekin batera.

Nerabeen gurasoekin solasaldia izango da gaur, asteazkena, 18:00etan hasita, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Guraso Eskolen barruko laugarren eta azken saioa izango da, eta aurrera begirako erronkez ariko dira hizketan, Udaleko Gazteria Saileko hezitzaileekin batera.

Seme-alabekiko komunikazioaz, sare sozialez eta substantzien kontsumoaz aritu dira aurreko hiru saioetan, eta guraso ugarik parte hartu dute horietan.