Udabenturan izena emateko epea zabaldu du udalak

Nerea Uranga 2023ko mai. 30a, 10:56
Udabenturako irudi bat. (Azpeitiko Udala)

DBHtik Batxilergoko bigarren mailara arteko nerabeentzako ekintzak dira. Ekintzak ekainaren 26tik uztailaren 7ra bitartean izango dira, eta horietan izena emateko epea ekainaren 10era artekoa da.

DBHko lehen mailatik Batxilergoko bigarren mailara arteko Udabentura udaleku irekietan parte hartzeko epea zabaldu du Azpeitiko Udalak. Ekintzak ekainaren 26tik uztailaren 7ra bitartean egingo dituzte. Askotariko ekintzak antolatu dituzte, eta bakoitzak bere kuota izango du.

Hona hemen egitaraua:

  • Ekainak 26, astelehena: Sukaldaritza.
  • Ekainak 27, asteartea; eta 28, asteazkena: Eskalada ikastaroa.
  • Ekainak 29, osteguna; eta 30, ostirala: Soinu tresna: oinarrizko ezagutza teknikoen ikastaroa (Kulturazekin elkarlanean).
  • Uztailak 3, astelehena: Hontza abentura parkera irteera.
  • Uztailak 4, asteartea: Surf egitera Zarautzera irteera.
  • Uztailak 5, asteazkena: Telazko poltsa tailerra.
  • Uztailak 6, osteguna: DJ ikastaroa, Elbaren eskutik.
  • Uztailak 7, ostirala: Banakako pala txapelketa.

Udabenturako ekintzetan izen ematea ireki du udalak; ekainaren 10era arte egongo da horretarako aukera. Izena online edota aurrez aurre eman daiteke Gaztelekuan eta Gazte Informazio Bulegoan. Izena emateko orduan ekintza bakoitzari dagokion kuota ordaindu beharko da. Familia ugariek %30eko beherapena izango dute. Honako kontu korronte zenbaki honetan: Laboral Kutxa, ES28 3035 0020 51 0200900003. Haurren izen abizenak jarri beharko dira kontzeptuan. Ordainagiria gazteria@azpeitia.eus helbidera bidali behar da.

Honakoak dira ekintzak: sukaldaritza, eskalada, soinu tresnen oinarrizko ikastaroa, Hontza abentura parkera irteera, telazko poltsa tailerra, surf ikastaroa, DJ ikastaroa edota banakako pala txapelketa.