Giro ederra eta jende ugari, Xoxoteko Egunean

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 29a, 16:22

Eguraldia lagun, festa giro ederrean ospatu zuten mendizaleek Xoxoteko Eguna. Azpeititik ez ezik, Zestoatik eta Azkoititik ere jende ugari bertaratu zen Xoxotera.

Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta, Xoxoteko Eguna ospatu zuten atzo, igandez. Goizean, 09:00etan zuten hitzordua jarrita Azpeitiko plazan, eta jende ugari elkartu zen han ondoren Xoxotera igotzeko. 12:00etan, urtero bezala, meza egin zuten, eta ondoren, 12:45ean lore eskaintzaren txanda izan zen. 13:00etan domina banaketa egin zuten, eta 13:30ean paella-jana. Goizean zehar, trikitilariak, txalapartariak eta umeentzako tirolina izan ziren aterpetxeko atarian, eta jendetza elkartu zen. Azpeititik ez ezik, Zestoatik eta Azkoititik ere jende ugari bertaratu zen Xoxotera.  Eguraldi ederra lagun, festa giroan ospatu zuten, beste urte batez, Xoxoteko Eguna.

(Argazkiak: Urtzi Oteiza eta Xoxoteko aterpea)