Sanjuandegiko festak 2023

Mantangorriren ongietorria, festaren hasiera

Erredakzioa 2023ko eka. 2a, 12:00

Gaur iritsiko da Mantangorri Sanjuandegira, eta sortuko duen festa giroa irudikatu nahi izan du Enok Sudupe ilustratzaileak Uztarriak eta XJ Auzolaneanek elkarlanean egindako egunkari berezian. 

Gaur 19:00etan iritsiko da Mantangorri Sanjuandegi auzora, eta Enok Sudupe ilustratzaileak Sanjuandegiko festen inguruan egindako egunkari berezirako sortutako iritzi grafikoa da honako hau. Mantangorriren ongietorriarekin auzoan sortuko den festa giroa irudikatu nahi izan du Sudupek.