Udal eta foru hauteskundeak 2023

Ekainaren 17an izango da udalbatza berria osatzeko kargu hartze ekitaldia

Julene Frantzesena 2023ko mai. 29a, 10:08
Azpeitiko udaletxea.

Ordua zehazteko badago ere, egun horretan osatuko dute udalbatza berria, udaletxeko areto nagusian. Nagore Alkorta izango da Azpeitiko alkate datorren agintaldian ere, EH Bilduk gehiengo osoa lortu duelako. Zinegotzi gehienak berriak izango dira.

Nagore Alkorta izango da Azpeitiko alkatea 2023-2027 agintaldian, eta hark nahiz udalbatza osatuko duten zinegotzi guztiek ekainaren 17an, larunbatez, hartuko dute kargua. Ordua zehazteko badago ere, egun horretan osatuko dute udalbatza berria, udaletxeko areto nagusian.

Alkorta funtzioetan da alkate atzoz geroztik; izan ere, bera izan da alkate bukatzear den agintaldian ere. Hark jasoko du Azpeitiko aginte makila berriro ere, EH Bilduk gehiengo osoz irabazi baititu udal bozak. Zehazki, aurreko agintalditik zituen hamar zinegotziko zenbatekoari eutsi dio; EAJk, berriz, oraintsu arte zituen zazpiei. Horrenbestez, udalbatzaren eraketa bukatzear den agintaldiko berbera izango da.

Dena den zinegotzietan aldaketak izango dira, bai EH Bilduren kasuan, bai EAJrenean. 2019-2023 agintaldian udalbatzako kide izan diren kide gehienek ez dute karguetan jarraituko. EH Bilduko Josu Labakak, Eneritz Albizuk, Aitor Bereziartuak, Agustin Lizarraldek, Ainara Larrañagak, Idoia Arrizabalagak eta Egoitz Arrutik utziko dute zinegotzi kargua, baita EAJko Amaia Etxeberriak, Rebeka Larrañagak, Ander Ugartek, Izaskun Abaunzek, Aritz Azpiazuk, Jon Beristainek eta Alberto Frantzesenak ere.

Honako herritar hauek osatuko dute udalbatza berria: