Eduki babestua

"Espero baino emaitza hobeak" lortu dituzte Kids&Us Azpeitiako ikasleek 'Oxford Test of English' azterketan

Erredakzioa 2023ko mai. 30a, 17:07

Azterketa hori egin ahal izateko, Kids&Us Azpeitiako irakasleek helburu jakin bat jarri diete adin bakoitzeko ikasleei, eta ikasle guztiek helburu jakin hori lortzeaz gain, maila altuagoa lortu dute

Oxford Test of English azterketa ofiziala egiteko baimena eskuratu zuen duela gutxi Kids&Us Azpeitiak. Oxford Test of English nazioarteko unibertsitateetan eta erakundeetan aintzatetsia da eta Oxfordeko Unibertsitateak ziurtatuta dago; mundu osoko azterketa garrantzitsuenetako bat da. Lehen aldiz egin dute Kids&Us Azpeitiako ikasleek azterketa hori, eta irakasleek emaitza onak espero zituzten arren, are hobeak izan dira lorpenak: "Urrezko froga izan da azterketa. Bagenekien ikasleek maila altua zutela, baina azterketa eginda, ofizialki esan digute uste genuena baino are maila hobea dutela", azaldu dute zentroko arduradunek.

Maila askotako azterketa bakarra da Oxford Test of English; Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, A2, B1 eta B2 mailak egiaztatzen ditu. Bi ordu irauten duen azterketak lau zati ditu; hainbat formatutako ariketak izan ohi ditu, ahozko zein idatzizko ulermena eta adierazpena ebaluatzeko. Azterketa hori egin ahal izateko, Kids&Us Azpeitiako irakasleek helburu jakin bat jarri diete adin bakoitzeko ikasleei, eta ikasle guztiek helburu jakin hori lortzeaz gain, maila altuagoa lortu dute. "Hau da, ingeleseko B1 mailan dauden ikasleak aurkeztu dira azterketara, eta denek gainditu dute. Are gehiago, maila altuagoa lortu dute gehienek, B2 maila edo First gisa ezagutzen dena", agertu dute. Dena den, zentroko arduradunen arabera, helburua ez da titulua eskuratzea, baizik eta ikasleek progresiboki ingelesa berenganatzea.

Kids&Us Azpeitiako irakasleek argi dute zein den ikasleek edukiak hain ondo barneratzeko gakoa: metodologia. "Gure ikasleek era naturalean barneratzen dute hizkuntza. Euskaldunok nola ikasten dugu euskara? Jaiotzen garenetik hizkuntza hori entzunda, hitz eginda. Bada, ingelesarekin gauza bera planteatzen dugu guk: txikitatik haurrek hizkuntza hori entzuten eta lantzen badute, askoz ere errazago barneratzen dute", adierazi dute. Ikasketa prozesuan, haurrak gustura, eroso, sentitzea ezinbestekoa dela uste dute Kids&Us Azpeitiako irakasleek, eta horregatik, jolasaren bidez, pozik nahiz barre eginez, lantzen dute ingelesa ikasleekin, uste dutelako ondo pasatuz hobeto barneratzen direla bizitza honetako ikasgaiak. Eta hori argi gelditu da Oxford Test of English azterketaren emaitzen berri izan dutenean: "ikaragarriak" izan dira Kids&Us Azpeitiako ikasleek lortu dituzten emaitzak.

Beraz, argi dute zein den jarraitu beharreko bidea Kids&Us Azpeitian: txikitatik, ingelesa oinarri hartuta jolasa eta poza uztartuz, haurren ikasketa prozesuan bidelagun izatea. Horretan jarraituko dute aurrerantzean ere.