Udal eta foru hauteskundeak 2023

Herritarrak hasi dira botoa ematen Azpeitian

Julene Frantzesena 2023ko mai. 28a, 10:40

09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak, eta hainbat izan dira orduz geroztik botoa ematera joan diren herritarrak. Orotara, 11.639 herritar daude botoa ematera deituta Azpeitian.

Udal eta foru hauteskundeak dira gaur, igandea, eta herritarrak hasi dira dagoeneko botoa ematen han eta hemen; Azpeitian ere bai.

09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak, eta hainbat izan dira orduz geroztik botoa ematera joan diren herritarrak. Gainera, eguerdi partean eman dute boza Nagore Alkorta EH Bilduren alkategaiak eta Jabier Altuna EAJren alkategaiak.

20:00etara arte izango da botoa emateko aukera. Orotara, 11.639 herritar daude boza ematera deituta Azpeitian.

(Argazkiak: Urtzi Oteiza, Kris Fernandez eta Julene Frantzesena)