'Oh gu hemen!'-en proiekzioa eta lan merkatu feminizatuaz solasaldia egin ditu Itaiak

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 27a, 09:41

Atzo egin zuen Itaiak Emakume Langileon Eskolen laugarren eta azken saioa. Azoka Plazako aretoan elkartu ziren hitzordura bertaratu zirenak, eta han egin zituzten bideo proiekzioa eta solasaldia. 

Urola Erdiko Itaiak Emakume Langileon Eskolen barruko laugarren saioa egin zuen atzo Azpeitiko Azoka Plazako arteoan. Bertan, lan merkatu feminizatua izan zuten hizpide eta aztergai. Hain zuzen, Itaiaren Oh gu hemen! saioaren azken atala ikusi zuten aurrena 18:30ean hasita, eta solasaldia egin zuten jarraian. Atzokoa izan zen Itaiak antolatutako Emakume Langileon Eskolen ikasturteko azken saioa. 

Oh gu hemen!-en azken saioan zaintza eta garbiketa sektoreak bizi duen egoeraz aritu dira Eider Agirre eta Irati Zubizarreta. Gainera, Ahoztar Zelaietari egindako elkarrizketa ere jaso dute bideoan. Zaintza sektorearen pribatizazioari buruz ikerketa egin du Zelaietak, eta hortaz hitz egiten du elkarrizketan. Proiekzioa amaituta, lan merkatu feminizatuaren egoeraz hausnartu zuten Azoka Plazan elkartutakoek. Ondoren egitekoak ziren afaria bertan behera utzi behar izan zuten, hainbat arazo tarteko.

(Argazkiak: Urola Erdiko Itaia)