Alde Zaharreko ur estolderia eta hustubideak garbituko dituzte astelehenean

Julene Frantzesena 2023ko mai. 26a, 12:25
Erdikalea. (Azpeitiko Udala)

Ur geldiek sortzen duten zikinkeriari eta usainari irtenbidea emateko gauzatuko dute garbiketa. 14:00etan hasiko dira horretan. Litekeena da denbora tarte batez hainbat garajetarako sarrerak itxita izatea eta tabernetako terrazak mugitu behar izatea.

Alde Zaharreko ur estolderia eta hustubideak garbitzeko lanak egingo ditu udalak astelehenean. Ur geldiek sortzen duten zikinkeriari eta usainari irtenbidea emateko gauzatuko dute garbiketa. 14:00etan hasiko dira horretan, eta erakundeak azaldu duenez, litekeena da denbora tarte batez hainbat garajetarako sarrerak itxita izatea eta tabernetako terrazak mugitu behar izatea. Hori dela eta, sor daitezkeen endreduak tarteko, udalak barkamena eskatu die herritarrei.