Zozketa

Ezpalak eta Havalina taldeen kontzerturako sarrerek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2023ko mai. 26a, 12:19

Emanaldia 22:30ean hasiko da bihar, Sanagustin kulturgunean, eta Uztarriak Kultura kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Ezpalak eta Havalina taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, larunbata, Sanagustin Kulturgunean. Emanaldia 22:30ean hasiko da, eta Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Loli Aiertza  eta Maitere Azpillaga bazkideak izan dira sarreren irabazleak.