Amezketan jokatuko du bihar Azpeitiak Herriartekoaren final laurdenen joanekoa

Mailo Oiarzabal 2023ko mai. 25a, 10:00
Iker Egiguren azpeitiarra Larraulen kontrako kanporaketan, joan den ostiralean Izarraitz pilotalekuan. (Aitziber Arzallus)

18:30ean hasiko dira kanporaketaren lehen jardunaldiko partidak Larrunarri pilotalekuan.

Final zortzirenekotan Larraul kanporatu ondoren, bihar ekingo dio Azpeitiak esku pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final laurdenak jokatzeari.

Amezketa izango da Ilunpeko pilotarien aurkaria kanporaketa horretan; Oñati kanporatu zuten amezketarrek final zortzirenetan. Joaneko partidak Amezketan jokatuko dituzte, bihar. 18:30ean hasiko da final laurdenetako kanporaketaren lehen partida, Larrunarri pilotalekuan.