Bingo saio berezia egin dute adinekoek Sanjuandegin

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 24a, 17:44

16:00etan hasi dira jokoan, eta amaitzean txokolatada egin dute. Bihar beste saio bat egingo dute Baigera I-n. 

Baigera jubilatuen elkarteak bingoan ibiltzeko bi saio berezi antolatu ditu aste honetarako, herriko adinekoei zuzenduta. Gaur, asteazkena, egin dute aurreneko saioa Sanjuandegiko Baigera II-n, eta jende ugari animatu da hitzordura. 16:00etan hasi dira jokoan, eta amaitzean txokolatada egin dute.

Bihar egingo dute bigarren bingo saio berezia, eta hori Alde Zaharreko Baigera I-n izango da. Gaur bezala, 16:00etan hasiko da, eta nahi duen oro bertara daiteke. Biharkoarekin amaituko dira Baigerak maiatzerako antolatutako jarduerak.