Ekainaren 10ean zabalduko dute estali gabeko igerilekua

Julene Frantzesena 2023ko mai. 30a, 09:14
Kanpoko igerilekua.

Irailaren 10era arte izango da zabalik. Egunero irekiko dute, astelehenetik igandera, 11:00etatik 20:00etara.

Azpeitiko Kirol Patronatuak ekainaren 10ean, zapatua, zabalduko du estali gabeko igerilekua, eta irailaren 10era bitartean, astelehenetik igandera, egunero izango da zabalik gunea. Azken urteetan bezala, 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita kanpoko igerilekua.