Elektrotxaranga Lehiaketaren azken jardunaldia izango da zapatuan

Julene Frantzesena 2023ko mai. 25a, 08:02
Hamarru elektrotxarangaren emanaldiko irudi bat.

19:00etan hasita, plazatik Etxe Zurira arteko bidea egingo dute Distopia taldeko kideek, eta 20:30ean, berriz, alderantzizko bidea, OstiKda elektrotxarangakoek. Zapatuko emanaldiekin bukatuko da txapelketaren bigarren edizioa. Orotara, zazpi talde aritu dira aurtengoan.

Arrakastatsua ari da izaten Euskal Herriko Elektrotxarangen Lehiaketaren bigarren edizioa. Astez aste, jendetza ari da elkartzen musikaren bueltako hitzorduak tarteko, eta zapatu honetan izango da laugarren eta azken jardunaldia. 19:00etan hasita, plazatik Etxe Zurira arteko bidea egingo dute Distopia taldeko kideek, eta 20:30ean, berriz, alderantzizko bidea, OstiKda elektrotxarangakoek.

Maiatzaren 6an hasi zen txapelketa; Zumaiako Hamarrurekin estreinatu zuten lehiaketaren bigarren edizioa. Bigarren jardunaldian, berriz, Getariako Elektrotxorongo eta Elektrotxufla, iazko irabazleak, ibili ziren kalez kale beren musika eta ikuskizuna eskaintzen. Joan zen asteburuan Altsasuko Elektrokela eta Azpeitiko Skapaie taldeen txanda izan zen, eta asteburu honetan beste bi talde ariko dira.

Zapatuko emanaldien ondotik erabakiko du epaimahaiak zein izango den lehiaketaren aurtengo edizioaren irabazlea. 6.000 euro jasoko ditu irabazleak aurten ere. Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE) eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dute egitasmoa. Iaz, lehen edizioan, Elektrotxufla nagusitu zen.

Maiatzaren 6an Zumaiako Hamarrurekin estreinatu zuten lehiaketaren bigarren edizioa, eta joan den zapatuan, bigarren jardunaldian, Getariako Elektrotxorongo eta Elektrotxufla, iazko irabazleak, ibili ziren kalez kale beren musika eta ikuskizuna eskaintzen.