Udaleku irekietako izen-ematea tarteko, goizez zein arratsaldez irekiko dute GIB aste honetan

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 22a, 12:47
Iazko udaleku irekiak. (Ihintza Elustondo)

Aste honetan itxiko da Udal Udalekuetan izena emateko epea. Hori dela eta, goizetan nahiz arratsaldetan irekiko dute Gazte Informazio Bulegoa. 

Ostiralean itxiko da Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak antolatutako udaleku irekietan izena emateko epea. Hori dela eta, ohiko ordutegia zabalduko du Gazte Informazio Bulegoak (GIB); izan ere, udalekuetan izena eman nahi dutenek online ez ezik, Azpeitiko Gazte Informazio Bulegora  joanda egin dezakete izen-ematea. Orain arte ordutegia murriztua izan du GIBek, baina azken aste honetan goizez zein arratsaldez irekiko dute bulegoa. Hain zuzen, 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara izango da zabalik