'Bi arnas' dokumentala eskainiko dute asteazkenean Orkatzen

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 22a, 09:10

19:00etan hasita eskainiko dute dokumentala. Tortura jasan duten ama-alaben istorioa kontatzen du dokumentalak. Hain zuzen, Iratxe Sorzabalen eta Mari Nieves Diazen istorioa. 

Orkatz kultur elkarteak Bi arnas dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu du asteazkenerako, hilak 24. Jon Mikel Fernandezek zuzendutako ikus-entzunezkoa da Orkatzen eskainiko dutena, eta tortura du gai. Zehazki, modu batera edo bestera tortura jasan duten ama-alaben istorioa kontatzen du, testigantza gogorren bitartez. Fernandezek Iratxe Sorzabalen eta Mari Nieves Diazen istorioak jaso ditu dokumentalean. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta irekia eta doakoa izango da.