Dozena bat lagunek parte hartu dute Emakumeak Errepidera egitasmoan

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 21a, 19:21

Goizean bizikletan buelta bat eman zuten, gero bazkaria egin zuten, eta bazkalostean, Uxue Otxoa psikologoaren hitzaldia entzun zuten, Baigerako aretoan. Emakumeen artean txirrindularitza bultzatzea eta horiek errepidean ahalduntzea dira egitasmoaren helburuak.

Emakumeen artean txirrindularitza bultzatzeko eta horiek errepidean ahalduntzeko helburuarekin, atzo goizerako irteera antolatu zuten Emakumeen Txirrindularitza Federazioak eta Azpeitiko Udalak zapaturako, eta dozena bat lagunek parte hartu hartu zuten.

09:00-09:30 bitartean elkartu ziren emakume txirrindulariak kiroldegian, bizikletan buelta bat eman zuten, eta ondoren, bazkaria egin zuten. Bazkalostean, Uxue Otxoa psikologoaren hitzaldia entzun zuten, Baigerako aretoan.