Gimnastika erritmikoak hartu du kiroldegia bi egunez

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 21a, 13:29

Gipuzkoako Amateur Txapelketa jokatu zuten atzo, eta gaur, berriz, Banakako Euskadiko Txapelketa. Azpeitiko Loretoki taldeko kiderik ez da aritu lehian.

Gimnastika erritmikoko bi txapelketa jokatu dituzte asteburuan Azpeitiko kiroldegian. Atzo, Gipuzkoako Amateur Txapelketa, eta gaur, Banakako Euskadiko Txapelketa. Azpeitiko Loretoki taldeko kiderik ez da aritu lehian, baina hala ere, gimnastika ikuskizunez gozatzeko aukera izan dute horiek.

Atzo DBH 3. mailatik aurrerako gimnastak aritu ziren lehian, 10:00etatik 14:15era eta 16:30etik 18:30era. Goizean, kadeteak eta jubenilak aritu ziren taldeka eta barkaka, eta arratsaldean senior mailako kirolarien txanda izango zen; horiek ere taldean eta bakarka aritu ziren. Orotara, 270 bat kirolarik parte hartu zuten.

Gaur, berriz, kimu, junior, senior eta lehen mailako gimnastek Banakako Euskadiko Txapelketa jokatu dute 10:00etatik 12:30era bitartean.