Sute txiki bat izan da Salbe auzuneko etxebizitza bateko tximinian

Julene Frantzesena 2023ko mai. 19a, 11:16
Suhiltzaileak-eta Salbe auzunean lanean. (Udaltzaingoa)

10:00 aldean piztu da sua auzune horretako zazpigarren zenbakiko etxebizitza batean. Ez da inor zauritu.

Sute txiki bat izan da Salbe auzuneko etxebizitza bateko tximinian. 10:00 aldean piztu da sua auzune horretako zazpigarren zenbakiko etxebizitza batean, eta abisua jasota, hura itzaltzera joan dira suhiltzaileak. Udaltzaingoak azaldu duenez, ez da inor zauritu.