Udal eta foru hauteskundeak 2023

Ikusgai dago udal hauteskundeetako Azpeitiko alkategaien mahai ingurua

Erredakzioa 2023ko mai. 19a, 11:49

Bi ordu iraun zuen Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) antolatutako saioak. Nagore Alkorta EH Bilduren alkategaiak eta Jabier Altuna EAJren alkategaiak parte hartu zuten saioan. Herritar ugari elkartu zen Sanagustin kulturgunean.

Azpeitian maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztu dituzten bost zerrendetako bi alkategaik parte hartu zuten Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) antolatuta atzo arratsaldean Sanagustin kulturgunean egin zuten mahai inguruan: Nagore Alkorta EH Bilduren alkategaiak eta Jabier Altuna EAJren alkategaiak. Ihintza Elustondo kazetariak gidatu zuen saioa eta hainbat gai izan zituzten hizpide.

Ekonomiaz, gizarte gaiez, hirigintzaz eta trantsizio energetikoaz jardun zuten, besteak beste; eta herritarrei bozka eskatzeko aukera ere izan zuten. Mahai ingurua bukatzeko, berriz, Sanagustinera bertaratu ziren herritarrek alkategaiei galdera zuzenak egiteko aukera izan zuten; hiru lagunek hartu zuten hitza.