Herri Urratsi 5.000 euroko diru ekarpena egin dio udalak

Julene Frantzesena 2023ko mai. 19a, 08:00
Hainbat gaztetxo, ikurrina lepotik zintzilik zutela, igandean Herri Urratsen. (EITB)

Joan zen larunbatean uholdeak izan ziren Senpere (Lapurdi) inguruan, eta horrek erabat baldintzatu zuen Ipar Euskal Herriko Ikastolen aldeko Herri Urrats festa. Urtero laguntzen du udalak diruz Herri Urrats, baina aurtengo egoera tarteko, ekarpen handiagoa egin du erakundeak.

Azpeitiko Udalak ohi baino diru ekarpen handiagoa egin dio aurtengoan Herri Urratsi. Hain zuzen ere, joan zen larunbatean uholdeak izan ziren Senpere (Lapurdi) inguruan, eta horrek erabat baldintzatu zuen Ipar Euskal Herriko Ikastolen aldeko Herri Urrats festa. Ondorioz, Seaskak aurreikusi dituen galeren aurrean, eta antolatzaileek eskatutako elkartasun uholdearekin bat eginez, udalak 5.000 euroko ekarpena egin dio Herri Urratsi.

Erakundeak azaldu duenez, urtez urte egiten dio Seaska elkarteari diru ekarpena. Zehazki, Ipar Euskal Herriko haurrek eta gazteek ikastoletan euskaraz ikasteko aukera izan dezaten ematen dio udalak laguntza elkarteari.

Hala nahi duten herritarrek ere badute Herri Urrats eta Seaska diruz laguntzeko aukera. Honako lotura honetan irakur daiteke informazio guztia.