Udal eta foru hauteskundeak 2023

Eider Mendoza (EAJ): "Nabarmen egin du hobera zaborren kudeaketak Gipuzkoan"

Erredakzioa 2023ko mai. 19a, 21:00

Mireia Galarza Bastida UKTko kazetariak foru bozetarako hautagaiak elkarrizketatu ditu, eta haiei egindako elkarrizketak ikusgai izan dira egunotan. EAJko Eider Mendoza da azken elkarrizketatua.

Gerturatzen ari dira maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak, eta ohi bezala, Erlo telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak elkarlanean hainbat saio prestatu dituzte foru bozak landu eta herritarrei informazioa eskaintzeko.

Besteak beste, foru bozetarako hautagaiei, Eider Mendoza (EAJ), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Jose Ignacio Asensio (PSE-EE), Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos) eta Mikel Lezama (Alderdi Popularra), elkarrizketak egin dizkie Mireia Galarza UKTko kazetariak. Eider Mendoza EAJko ahaldungaia da azken elkarrizketa.