Piaspe proiektu eolikoa

Azoka Plazako aretoa leporaino bete du Eva Fjellheimek

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 18a, 10:38
Eva Fjellheim ekintzailea eta Sami Kontseiluko kidea, atzo arratsaldean, Azoka Plazan. (Aitziber Arzallus)

Herritarren artean interesa sortu zuen atzo arratsaldean Sami lurraldeko kolonialismo berdea, energia eolikoa eta justizia klimatikoa izenburupean Fjellheimek emandako hitzaldiak. Txiki gelditu zen Azoka Plazako aretoa.

Sañu Bizirik taldeak gonbidatuta, Eva Fjellheim Azpeitian izan zen atzo arratsaldean. Ikertzailea eta ekintzailea da Fjellheim, eta baita Sami Kontseiluko kidea ere. Sami herriak urteak daramatza beraien bizimoduan eragin zuzena izan duten megaproiektu eolikoen aurka borrokan, eta, hain zuzen ere, Statkraft enpresa norvegiarra dago proiektu horietako hainbaten atzean, Sañoan Piaspe proiektua eraikitzeko interesa azaldu duen enpresa bera.

Borroka horren nondik norakoez eta beste hainbat kontutaz jardun zuen atzo Fjellheimek, Sami lurraldeko kolonialismo berdea, energia eolikoa eta justizia klimatikoa izenburupean Azoka Plazako aretoan emandako hitzaldian. Goraino bete zuen aretoa.

Azoka Plazako lehen solairuan dagoen aretoan eman zuen hitzaldia. (Aitziber Arzallus)