Eman daiteke izena udaleku irekietarako begiraleen lan poltsan

Julene Frantzesena 2023ko mai. 18a, 09:52

Lan poltsa zabalduko du, eta izena eman nahi dutenek gib@azpeitia.eus helbide elektronikora curriculuma bidali beharko dute maiatzaren 26a baino lehen. Hainbat ezaugarri baloratuko dituzte kontuan hautaketa prozesuan.

Azpeitiko udaleku irekietan haurrekin, nerabeekin eta gazteekin lan egiteko begiraleak eta behar berezietan adituak behar ditu Jauzika elkarteak. Lan poltsa zabalduko du, eta izena eman nahi dutenek gib@azpeitia.eus helbide elektronikora curriculuma bidali beharko dute maiatzaren 26a (ostirala) baino lehen.

Begirale titulua izatea, EGA edukitzea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak eginda izatea edo egiten aritzea eta antzeko lanetan eskarmentua izatea izango ditu kontuan Jauzikak begiraleak hautatzerakoan. Gainera, azpeitiarra izatea lehenetsiko dute.

Informazio gehiago nahi duenak 943-15 71 60 telefono zenbakira deitu dezake.