3.371 da Aratzerrekako sanisidroetako zozketako zenbaki saritua

Julene Frantzesena 2023ko mai. 19a, 08:38
Aratzerrekako festetako une bat.

Zenbaki hori duen txartelaren jabeak hamabost eguneko epea du otarrea eskuratzeko. Irabazlerik agertzen ez bada, ordezko zenbakia jarriko da indarrean, hau da, 0.473 zenbakia.

Astelehenean, San Isidro egunarekin, bukatu ziren Aratzerrekako festak, eta arratsalde hartan egin zuten jaien antolatzaileek otarrearen zozketa. Otarrearen zenbaki irabazlea 3.371 da, eta haren jabeak hamabost eguneko epea du saria eskuratzeko. Irabazlerik agertzen ez bada, ordezko zenbakia jarriko da indarrean: 0.473 zenbakia, hain zuzen.