Oñatira egun guztiko irteera eta bingo saio bereziak antolatu ditu Baigerak

Nerea Uranga 2023ko mai. 22a, 09:00
Oñatiko Unibertsitatea. (Ondare Lagunak)

Ekainaren 15erako antolatu du egunpasa, eta bingoko saioak maiatzaren 24an eta 26an egingo dituzte, Baigera I eta Baigera II-n.

Ekainaren 15erako egunpasa antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsionisten elkarteak Oñatira (Gipuzkoa). Autobusak 08:30ean irtengo du San Martin egoitzaren aurretik, eta Oñatin Unibertsitatera, San Migel elizara eta klaustrora bisita gidatuak izango dituzte, 10:00etan hasita. Ondoren, Etxe Aundi jatetxean bazkalduko dute irteeran parte hartuko dutenek.

Egunpasan parte hartzea 40 euro kostatuko da, eta izen ematea bihartik ekainaren 14a bitartean izango da.

Bi bingo saio berezi

Aste honetarako bingoan ibiltzeko bi saio berezi antolatu ditu Baigerak. Maiatzaren 24an, asteazkenean, Baigera II-n izango da bingo saioetako bat, 16:00etan hasita. Bingoko saioa bukatu ostean, txokolatea hartzeko aukera izango dute bertan parte hartzen dutenek.

Baigera I-en, berriz, maiatzaren 26an, ostiralean, izango dute bingoko saio berezia. 16:00etan hasiko da.