Udal eta foru hauteskundeak 2023

EH Bilduk ostiral arratsaldean egingo du kanpainako ekitaldi nagusia

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 17a, 09:00
Nagore Alkorta EH Bilduren Azpeitiko alkategaia Basazabal jauregiko balkoian (Maialen Etxaniz)

Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldungai nagusiak, Mertxe Aizpurua koalizioak Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkategaiak parte hartuko dute 19:00etan hasita egingo duten ekitaldian. Ateri bada, plazan izango da; euria bada, Frontoi Txikian.

Etzi, ostirala, hilak 19, EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egingo du herrian. Maite duzun Azpeitia. Egingo dugu lelopean, hiru emakumek hartuko dute hitza: Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldungai nagusiak, Mertxe Aizpurua koalizioak Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkategaiak. 19:00etan hasiko da ekitaldia, eta eguraldiaren arabera erabakiko dute non egin: ateri bada, plazan; euria bada, Frontoi Txikian.