Santioak eta saninazioak 2023

Saninazioak prestatzen hasteko lehen bilera deitu du Haujijaik biharko

Julene Frantzesena 2023ko mai. 16a, 08:00
Iazko saninazioetako bazkariko irudia.

21:00etarako jarri dute hitzordua, plazan, eta bilera horretan hasiko dira saninazioak antolatzeko lehen urratsak egiten.

San Inazio jaiak iristeko bi hilabete pasatxo falta direla eta, Haujijijai Batzordeak festetako egitaraua prestatzeko lehen bilera deitu du biharko. 21:00etarako jarri dute hitzordua, plazan, eta bilera horretan hasiko dira saninazioak antolatzeko lehen urratsak egiten.