Eduki babestua

Kids&Us-ek froga klaseak egingo ditu 1 eta 7 urte bitarteko haurrentzat

Erredakzioa 2023ko mai. 16a, 07:00

Kids&Us metodoa lehen pertsonan bizitzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. "1 eta 7 urte bitarteko haurrentzako doako jarduerak egingo ditugu ingelesez; benetako Kids&Us esperientzia biziko dute familiek eta, jolas asko egiteko aukera dute!", agertu dute. Erreserbatu zure plaza webgune honetan.

Kids&Us-ek ekitaldi paregabea antolatu du Natural English metodo iraultzailea gertutik ezagutu nahi duten familientzako. Saioa datorren zapatuan, maiatzaren 20an, izango da, goizez, eta froga-klaseetara gonbidatzen ditu inetersatu guztiak, izan ere, Kids&Us metodoa lehen pertsonan bizitzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. "Bat eta zazpi urte bitarteko haurrentzako doako jarduerak egingo ditugu ingelesez; benetako Kids&Us esperientzia biziko dute familiek eta, jolas asko egiteko aukera dute!", agertu dute.

Zertan datza?

Egun horren helburua bikoitza izango dela aurreratu dute arduradunek: "Batetik, haurrei ingelesa ikasteko jakin-mina piztea, eta, bestetik, familiek Kids&Us-en Natural English metodologia zuzenean ezagutu ahal izatea. Matrikula egiteko epea irekita dago ikasle berrientzat 2023ko irailean ikasturte berriari ekiteko eta aukera paregabea da hauxe Kids&Us hurbilagotik ezagutzeko".

Erreserbatu zure plaza webgune honetan.

Kids&Us eta bere metodologia

Kids&Us urte 1etik 18ra arteko haurrentzako munduko erreferentziako ingeles akademia da. Ikaskuntza metodo hori lagun dute beren garapenean, dela akademikoan, dela pertsonalean. Materialak adin bakoitzaren errealitatera egokitzen dira, eta ikastaroak oso talde txikitan lantzen dira. Gainera, haurrak zentzumenetan eta emozioetan oinarritutako ikaskuntza esperientzia batean murgiltzen ditu.

"Jarduera osagarrien unibertso handi bati esker, ikasleek ikasgela barruan eta ikasgelatik kanpo esperimentatzen dute hizkuntzarekin, eta, hala, ingelesa beren egunerokoaren parte izatea lortzen dute. Kids&Us-en helburu nagusia da haurrek ingeleseko hizkuntza gaitasun handienak lortzea eta etorkizuneko ateak irekitzeko konfiantza hartzea".

Kids&Us-en Natural English metodoak ama-hizkuntza bereganatzeko prozesua kopiatzen du, eta ingelesa berez eta modu naturalean ikasteko aukera ematen die haurrei. Gainera, haien emozioak kontuan hartzen ditu, eta modu esanguratsuan ikasteko balio duten bitarteko bihurtzen ditu emoziook.

2023ko irailean ikasturte berriari ekiteko prestatzen ari dira, eta metodoa lehen pertsonan ezagutu nahi duten familia guztientzat urrezko aukera eskaintzen du. Matrikula egiteko epea irekita dago ikasle berrientzat. Kids&Us hurbilagotik ezagutzeko jakin-mina duten familiak zentroarekin harremanetan jar daitezke.

Kids&Us Azpeitia

Loiolako Inazio etorbidea 12

20730 Azpeitia

 943 503 230 / 717 774 567

azpeitia@kidsandus.es