Udal eta foru hauteskundeak 2023

Gipuzkoako ahaldungai nagusien mahai ingurua, osorik ikusgai

Erredakzioa 2023ko mai. 13a, 22:00

Maiatzaren 28ko foru hauteskundeen atarian, Eider Mendoza (EAJ), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Jose Ignacio Asensio (PSE-EE), Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos) eta Mikel Lezama (Alderdi Popularra) hautagaiak elkartu dira mahai inguruan. Erlo telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak egin dute saioa, elkarlanean. 

Gerturatzen ari dira maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak, eta ohi bezala, Erlo telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak elkarlanean hainbat saio prestatu dituzte foru bozak landu eta herritarrei informazioa eskaintzeko. Horietako aurrena da honako mahai ingurua. Eider Mendoza (EAJ), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Jose Ignacio Asensio (PSE-EE), Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos) eta Mikel Lezama (Alderdi Popularra) hautagaiak elkartu dira mahai inguruan, eta dagoeneko ikusgai dago saioa osorik. 

Banakako elkarrizketak, datorren astean

Mahai inguruaz gain, banakako elkarrizketak ere egin dituzte tokiko telebistek. Mireia Galarza Bastida UKTko kazetariak gidatu ditu elkarrizketok, eta horiek ere telebistaz nahiz webgune honetan ikusteko aukera egongo da, honako egun eta orduetan:

  • Maiatzak 15, astelehena: 21:00etan, Mikel Lezama (Alderdi Popularra)
  • Maiatzak 16, asteartea: 21:00etan, Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos)
  • Maiatzak 17, asteazkena: 21:00etan, Jose Ignacio Asensio (PSE-EE)
  • Maiatzak 18, osteguna: 21:00etan, Maddalen Iriarte (EH Bildu)
  • Maiatzak 19, ostirala: 21:00etan, Eider Mendoza (EAJ)