KZguneak prest dauka ekainerako hitzaldi eskaintza

Mailo Oiarzabal 2023ko mai. 13a, 09:00
Azpeitiko KZgunea.

Aurrez aurreko, urruneko zein bideokonferentzia bidezko 31 ikastaro prestatu dituzte, eta horietatik bost besterik ez dituzte emango euskaraz.

Ekainean emango dituen ikastaroen berri eman du Azpeitiko KZguneak. Aurrez aurreko, urruneko zein bideokonferentzia bidezko 31 ikastaro prestatu dituzte datorren hilerako, eta horietatik bost besterik ez dituzte emango euskaraz.

Hauek dira ekainean KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

- Online izapideak Osakidetzarekin

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu
  • Ekainaren 12an eta 13an, 11:00etatik 13:00etara.

- Google aplikazioak zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hemezortzi ordu.
  • Ekainaren 1etik 13ra, 18:00etatik 20:00etara.

- Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian

  • Urrunekoa.
  • Hamar ordu.
  • Ekainaren 5etik 14ra.

- Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Ekainaren 15ean eta 16an, 18:00etatik 20:00etara.

- Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak

  • Urrunekoa.
  • Hogei ordu.
  • Ekainaren 5etik 21era.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.