Sare sozialak izan dituzte hizpide Guraso Eskolen barruan

Julene Frantzesena 2023ko mai. 10a, 15:17
Hainbat lagun atzo sare sozialei buruzko solasaldian. (Azpeitiko Udala)

Guraso Eskolen barruko hirugarren saioa izan zen atzokoa, eta hainbat lagun izan ziren Azoka Plazako aretoan. Hurrengo solasaldia, substantzien kontsumoari buruzkoa, datorren asteartean izango da.

Guraso Eskolen barruko hirugarren saioa egin zuten atzo hainbat lagunek Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Hazkunde elkarteko Maddi Oteizak eskaini zuen teknologia berriak ardatz zituen solasaldia, Sare sozialen munduan murgindu nahi? izenburupean.

Beste bi saio izango dira datozen asteetan: datorren asteartean, maiatzaren 16an, Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak? hitzaldia eskainiko du Estibaliz Ansotegik; eta maiatzaren 31n nerabeen gurasoekin solasaldia izango dute Gaztelekuko hezitzaileek.

Hitzaldi guztiak 18:00etan hasi eta 19:30 aldera amaituko dira, eta Azoka Plazako aretoan izango dira. Doakoak eta irekiak izango dira solasaldiak.