Ostiralean izango da ikusgai Xapokeitan lehiaketaren finala

Erredakzioa 2023ko mai. 10a, 13:00
Xapokeitaneko finalaren une bat.

Erlo Telebistan eta Uztarria.eus-en izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera. Uztarria Komunikazio Taldeak atzo, asteartea, grabatu zuen finala Sanagustin kulturgunean.

Uztarria Komunikazioa Taldeak Xapokeitan jolasaren finala grabatu zuen atzo, asteartea, Sanagustin kulturgunean, eta ostiralean izango da ikusgai Erlo Telebistan eta Uztarria.eus-en, 22:00etatik aurrera.

Finala Mireia Galarzak eta Ignacio Arakistainek gidatu dute, eta bertan lehiatu diren hiru bikoteak izan dira Nekane eta Jexux Azpiazuk, Xabier eta Koldo Aldalurrek nahiz Mikel Ruiz de Argandoñak eta Ekain Garatek osatutakoak.

Hainbat sari

Bikote irabazleak Bertan merkatari elkartearen ehun euroko bi bonu eta bertako produktuz osatutako bi otarre jasoko ditu, bikotekide bakoitzak bana. Bigarren eta hirugarren postuetan sailkatzen diren bikoteek, berriz, Bertanen 50 euroko bonuak eta bertako produktuz osatutako otarreak eskuratuko dituzte.

Horrez gain, jolasean parte hartu duten herritar guztien artean hamar sari zozkatu ditu Uztarriak, eta irabazle horien izenak ostiraleko saioan jakinaraziko ditu hedabideak.