Ur hornidura sarean mikrosektorizazioa egiteko lanak egiten ari da Azpeitiko Udala

Julene Frantzesena 2023ko mai. 10a, 09:55
Artzubiako biribilgunean ari dira lanak egiten. (Mailo Oiarzabal)

Uraren banaketaren kontrola eta ezagutza eta ur jarioen eta erregistratu gabeko kontsumo puntuen identifikazioa hobetzea dira lanen xedeak. Artzubia hiribideko biribilgunean ari dira, besteak beste, obrak egiten.

Ur hornidura sarearen mikrosektorizazioa egiteko lanak egiten ari da Azpeitiko Udala. Herriko hainbat lakutan ari dira obrak egiten, besteak beste, Artzubia hiribideko biribilgunean. Uraren banaketaren kontrola eta ezagutza eta ur jarioen eta erregistratu gabeko kontsumo puntuen identifikazioa hobetzea dira lanen xedeak. Neurgailu sektorialak Urrestillan, Izarraitzen, Alde Zaharrean, Goikokalean, Euskal Herria auzunean eta Salbe auzunean jarriko dituzte. Gainera, Landetan eta Arana kalean ere egingo dituzte lanak.