Iraurgi Ikastetxeko kideek protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean

Julene Frantzesena 2023ko mai. 9a, 11:33
Iraurgiko hainbat kide atzo Eusko Legebiltzarraren aurrean egin zuten protestan. (Iraurgi Ikastetxea)

Familien eskubideak aldarrikatzeko eta Hezkuntza Sailak "aldebakartasunez" hartutako erabakiarekiko "desadostasuna" adierazteko egin zuten protesta atzo. Familien eskubideak bermatu arte beren esku dagoen guztia egingo dutela azaldu dute Iraurgi Ikastetxeko kideek.

Iraurgi Ikastetxeko hainbat ordezkari Gasteizen izan ziren atzo, astelehena, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak datorren ikasturteko matrikulazio irizpideetan egin dituen aldaketak salatzeko. Eusko Legebiltzarraren aurrean egin zuten protesta, eta familien eskubideak aldarrikatzeko eta Hezkuntza Sailak "aldebakartasunez" hartutako erabakiarekiko "desadostasuna" adierazteko.

Iraurgiko ordezkariek azaldu dutenez, Hondarribiko Ama Guadalupe eta Mutrikuko Samiela ikastetxeek ere bat egin dute aldarrikapenarekin. Halaber, familien eskubideak bermatu arte beren esku dagoen guztia egingo dutela azaldu dute Iraurgi Ikastetxeko kideek.

Erlazionatuak

Haserre eta ulertu ezinda

Aitziber Arzallus 2023 api 28 Azpeitia