'Zurak eta ezpalak'

'Zurak eta Ezpalak': Esther Cruz eta Eneko Carretero

GUKA magazina 2023ko mai. 7a, 14:00

Eskalada kirol bat baino gehiago da Esther Cruz eta Eneko Carretero ama-semeentzat, biek azaldu dutenez, "bizitzeko modu bat" baita. Maiatzeko GUKA magazinean Cruz eta Carreterorekin elkartu da Andoni Elduaien kazetaria eta, besteak beste, eskaladak eman dienaz eta bakoitzaren ibilbideaz aritu dira ama-semeak.