Maiatzeko lehen odol ateraldia egingo dute bihar

Mailo Oiarzabal 2023ko mai. 9a, 08:56
Odol ateraldi bateko irudia. (Euskalerria Irratia)

Hil honetan bi ateraldi saio egingo ditu odol emaileen Azpeitiko elkarteak Parrokiaren Soreasuko lokalean. Maiatzaren 31n izango da bigarrena.

Maiatza hil garrantzitsua izango da Azpeitiko odol emaileen elkartearentzat eta herriko odol emaileentzat. Izan ere, hil honetan birritan izango da odola emateko aukera Parrokiaren Soreasuko lokalean: bihar, hilak 10; eta hileko azken asteazkenean, maiatzaren 31n.

Bihar, ohiko ordutegian egingo dute maiatzeko lehen ateraldia, 16:30etik 20:30era bitartean. Odola eman ahal izateko aurrez hitzordua hartu beharko da bihar bertan, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta, 08:30etik 13:30era.