Astearteko eskulan tailerrean parte hartu nahi dutenek eman dezakete izena

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 3a, 09:15

Udal Liburutegian izango da LH1 eta LH2 mailetako haurrei zuzendutako saioa, eta zapatura arte eman daiteke izena.

Udal Liburutegiak antolatuta, LH1 eta LH2 mailetako ikasleentzat eskulan tailerra egingo dute asteartean, maiatzaren 9an, 17:30ean hasita. Udal Liburutegian bertan izango da saioa, eta zapatura bitartean eman daiteke izena, liburutegian bertan. Lekuak mugatuta egongo direla jakinarazi dute antolatzaileek.