Karmelo Etxagarai ikastetxeko gimnasioa berritu du udalak

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 2a, 12:02
Karmelo Etxegarai ikastolaren Perdillegiko eraikineko gimnasioa berrituta. (Azpeitiko Udala)

Construcciones Urbitarte enpresak gauzatu ditu berritze lanak eta 235.400 euroko kostua izan dute. Hain zuzen ere, gelaren isolamendu energetikoa eta akustikoa hobetu dituzte, argindar instalazioa berritu dute, lurra aldatu eta aireztapena ezarri. Udalak ordaindu ditu lanak.

Bukatu dituzte Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Perdillegiko eraikineko gimnasioa berritzeko lanak, eta dagoeneko areto berritua erabiltzeko moduan dira hango ikasleak. Urtearen hasieran hasi eta Aste Santuko oporraldia bukatzerako amaitu dituzte lanak, Construcciones Urbitarte enpresak gauzatu ditu horiek eta 235.400 euroko kostua izan dute. Hain zuzen ere, gelaren isolamendu energetikoa eta akustikoa hobetu dituzte, argindar instalazioa berritu dute, lurra aldatu eta aireztapena ezarri. Horrez gain, material berriz honitu dute gimnasioa. Udala izan da berritze lanak finantzatu dituena, ikastetxearekin duen elkarlanerako hitzarmenaren baitan.

Aurrera begirako proiektuen artean, Karmelo Etxegarairen Euskalerriako eraikinaren jolastokian eskuhartzeko proiektua dagoeneko adostua dute bi erakundeek; obren exekuzio proiektua bukatzen ari dira. Proiektu horren helburuak izango dira, besteak beste, jolaslekua irisgarriagoa egitea, gaur egun ikastetxeak dituen beharretara egokitzea eta aterpea egitea.