Ehun lagunetik gora, eskuko telefonoaren erabileraz hausnartzeko mahai inguruan

Ihintza Elustondo 2023ko api. 27a, 09:28
Mahai inguruan parte hartu zuten hizlariak, atzo, Sanagustin kulturgunean. (Azpeitiko Udala)

Gero eta aditu gehiagok diote eskuko telefonoaren erabilera goiztiarrak eta okerrak kalteak eragiten dituela haurrengan, eta ideia horri tiraka, sakelako telefonoa haurrei emateko adina atzeratzeko taldeak osatu dituzte hainbat herritan; Azpeitian ere, lehen urratsak egiten ari dira. Gai horren nondik norakoak landu dituzte Sanagustin kulturgunean egindako mahai inguruan.

Eskuko telefonoa noiz eman behar zaie haurrei eta zein da tresna horren erabilera egokia? Gizartean gero eta kezka handiagoa eragiten duten galdera da hori, eta gai hori gizarteratzeko, mahai ingurua egin zuten atzo arratsaldean Sanagustin kulturgunean, Azpeitiko Udalak eta herriko hiru ikastetxeetako guraso elkarteek elkarlanean antolatuta. Jende ugari bertaratu zen; ehun lagunetik gora.

Gero eta aditu gehiagok diote eskuko telefonoaren erabilera goiztiarrak eta okerrak kalteak eragiten dituela haurrengan, eta ideia horri tiraka, sakelako telefonoa haurrei emateko adina atzeratzeko taldeak osatu dituzte hainbat herritan; Azpeitian ere, lehen urratsak egiten ari dira. Gai horren nondik norakoak landu zituzten atzoko saioan, hainbat hizlariren eskutik. Han izan ziren Telmo Lazkano No Phone Challenge –Mugikorraren Auziaren Programa– egitasmoaren sortzailea eta hainbat guraso elkartetako ordezkariak: Zarauzko, Usurbilgo eta Tolosako esperientziak azaldu zituzten herri horietako gurasoek, eta Azpeitiko guraso batek ere hartu zuen hitza, herrian zertan ari diren azaltzeko.

Aditu baten iritzia kontuan hartuta eta beste herrietako esperientziak ezagututa, Azpeitian udalak eta guraso elkarteek osatu duten talde eragileari hurrengo urratsak zein izango diren zehaztea tokatzen zaio orain.

Jende ugari bertaratu zen solasaldira. (Udala)