Jose Antonio Agirre plazako kioskoaren teilatua berritzen ari dira

Julene Frantzesena 2023ko api. 27a, 08:30
Jose Antonio Agirre plazan kioskoa konpontzen ari dira. (Azpeitiko Udala)

Epi kristaldegia enpresa ari da lanak egiten astelehenaz geroztik, eta teilatua bi asteko epean berrituta izatea aurreikusten dute.

Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazako kioskoaren teilatua konpontzen ari dira egunotan. Azpeitiko Udala ari da eraberritze lanetan, zaharkituta zegoen teilatua berritzen, hain zuzen ere. Epi kristaldegia enpresa ari da lanak egiten astelehenaz geroztik, eta teilatua bi asteko epean berrituta izatea aurreikusten dute. Obrek 32.482 euroko aurrekontua dute.