Etumeta-Zestoa irteera bertan behera utzi du Baigerak

Julene Frantzesena 2023ko api. 27a, 08:00
Etumeta.

Gutxieneko parte hartzaile kopurua ez delako bete utzi dute bertan behera txangoa. Dena den, larunbatetako mendi irteerak antolatzen segituko duela azaldu du Baigerak.

Baigera jubilatuen elkarteak Etumetatik Zestoara mendi irteera antolatua zuen larunbaterako, baina bertan behera utzi dute txangoa, gutxieneko parte hartzaile kopurua ez delako bete.

Dena den, Baigerak azaldu duenez, aurrerantzean ere segituko du larunbatetan mendi irteerak antolatzen.