Nerabezaroa aztergai hasi dituzte Guraso Eskolak

Nerea Uranga 2023ko api. 26a, 09:57
Guraso Eskoletako aurreneko saioa, atzo Azoka Plazako aretoan. (Nerea Uranga)

Nerabeez eta nerabetasunaz hitz egin dute aurtengo Guraso Eskolen lehen saioan. 40 pertsona inguru bildu dira aurrenengo hitzaldian.

Mireia Agirre Harremanakeko eta Luis Legorburu Orekaguneko psikologoen hitzaldiarekin hasi ziren atzo aurtengorako antolatutako Guraso Eskolak. Nire seme alaba aldatu egin da eta ez dakit zer egin izenburuarekin egindako saioan 40 lagun inguru bildu ziren Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Nerabeak aztergai izango dituzte antolatutako bost saioetan. Hurrengo saioa datorren asteartean, maiatzaren 2an izango da, 18:00etan, Azoka Plazako lehen pisuko aretoan, eta orduan ere Agirre eta Legorburu ariko dira hizlari.

Hona hemen Guraso Eskolen hurrengo saioak: 

  • Maiatzak 2: Komunikazioa gure seme-alabekin hitzaldia, Mireia Agirreren (Harremanak) eta Luis Legorbururen (Orekagune) eskutik.
  • Maiatzak 9: Sare sozialen munduan murgildu nahi? hitzaldia, Maddi Oteizaren (Hazkunde) eskutik.
  • Maiatzak 16: Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak? hitzaldia, Estibaliz Ansotegiren (Ortzadar) eskutik.
  • Maiatzak 31: Nerabeen gurasoekin solasaldia, Gaztelekuko hezitzaileen eskutik.