Oriora eta Aginagara irteera antolatu du Baigerak

Aitziber Arzallus 2023ko api. 24a, 11:03
Orioko moila, arrantzontziz beteta.

Maiatzaren 18an egingo dute txangoa. Joan nahi dutenek bihartik hilaren 17ra bitartean eman beharko dute izena, 35 euro ordainduta.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak irteera antolatu du hilaren 18rako; Oriora eta Aginagara joango dira egunpasa. 10:00etan jarri duute hitzordua San Martin egoitzaren parean, autobus joango dira Oriora eta han, 12:00etan, meza entzungo dute. Horren ostean, Aginagara joango dira bazkaltzera; 14:00etan hasiko dira bazkaltzen.

Txangoan parte hartu nahi dutenek bihartik hilaren 17ra bitartean eman beharko dute izena, 35 euro ordainduta. Baigeraren bulegora joan beharko dute izena ematera.