Azpeitiko Udalak lehiaketa publikora atera ditu Perretxikoa eraisteko lanak

Julene Frantzesena 2023ko api. 19a, 15:55
Perretxikoa erakinia. (Azpeitiko Udala)

Enpresek apirilaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak. Lanok lau hilabeteko epean gauzatu beharko dituzte enpresek. Adinekoen zentro berria egiteko botako dute Perretxikoa, baina lan horiei ekin aurretik, behin-behinean, aparkalekua egokituko dute eremu horretan.

Eraiste proiektu eginda, Azpeitiko Udalak lehiaketa publikora atera ditu Perretxikoa edo Oktogonoa bezala ezagutzen den eraikina eraisteko lanak. Enpresek apirilaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak, eta eraiste lanek, gehienez, 141.154 euroko aurrekontua izango dute. Gainera, lanok lau hilabeteko epean gauzatu beharko dituzte.

Adinekoen zentro berria egiteko botako dute Perretxikoa, baina lan horiei ekin aurretik, behin-behinean, aparkalekua egokituko dute eremu horretan. Dena den, udalak azaldu duenez, adineko zentro berria egiteko izapideak aurrera doaz eta erakundea "pausoak ematen" ari da proiektuaren garapenean. Horregatik botako dute Oktogonoa eta hainbat  egingo dituzte hainbat lekualdaketa –musika eskolarena-eta tartean– .