Irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten ari dira Arana Goikoa auzoan

Julene Frantzesena 2023ko api. 18a, 13:14
Aran Goikoan hasi dira irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten. (Azpeitiko Udala)

Auzo horretako 10 eta 15 etxe atarien artean ari da udala lanak gauzatzen; espaloiak berritzen eta horiek irisgarritasun arauetara egoitzen ari dira. Lanok bi hilabeteko epean bukatzea aurreikusten du erakundeak.

Arana Goikoa auzoan irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ditu Azpeitiko Udalak. Hain zuzen ere, auzo horretako 10 eta 15 etxe atarien artean ari da erakundea lanak gauzatzen; espaloiak berritzen eta horiek irisgarritasun arauetara egoitzen ari dira. Egunotan hasi ditu obrak Art eraikuntza enpresak eta bi hilabeteko epean amaitzea aurreikusten du. Lanek 100.403 euroko aurrekontua dute.

Udalak azaldu duenez, orain egiten ari diren lanen aurretik, baina, auzo horretako irisgarritasuna hobetzeko helburuz beste pauso batzuk eman ditu erakundeak. Udalak gogorarazi duenez, iazko otsailetik martxan da Arana kalea eta Arana Goikoa auzoa lotzen dituen igogailua, eta auzoko 7 eta 12 etxe atarietako irisgarritasuna hobetzeko lanak ere eginda dituzte.