Maiatzeko ikastaroen berri eman du Azpeitiko KZguneak

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 19a, 08:02
Ordenagailu eramangarria.

Eskainiko dituzten 42etatik zortzi izango dira euskaraz. Izena emateko aukera irekita dago, ohiko bideetatik.

Maiatzean emango dituen ikastaroen berri eman du Azpeitiko KZguneak. Guztira, 42 ikastarorekin osatu dute eskaintza. Horietatik gehienak gaztelaniaz emango dituzte.

Datorren hilean, zortzi ikastaro emango dituzte euskaraz. Honako hauek:

- BakQ ziurtagiria

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Maiatzaren 19an, 16:00etatik 18:00etara.

- Online izapideak Osakidetzarekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Maiatzaren 25ean eta 26an, 09:00etatik 11:0etara.

- Mekanografia. Ikasi hutsetik

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Maiatzaren 17an eta 18an, 18:00etatik 20:00etara.

- LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Maiatzaren 29an eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara.

- Google Data Studio. Zure datuak aztertu

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Maiatzaren 8tik 24ra.

- Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Maiatzaren 4an eta 5ean, 11:00etatik 13:00etara.

- Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Maiatzaren 11n eta 12an, 16:00etatik 18:00etara.

- Pinterest. Zure inspirazio iturria

  • Urrunekoa.
  • Hamar ordu.
  • Maiatzaren 22tik 31ra.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.