Familiek ikastetxea aukeratzeko eskubidearen alde egin dute Iraurgin

Nerea Uranga 2023ko api. 17a, 17:38
Iraurgi Ikastetxeko guraso elkarteak deituta gaur arratsaldean egin duten elkarretaratzea. (Nerea Uranga)

Iraurgi Ikastetxeko guraso elkarteak deituta egin dute bost minutuko elkarretaratzea, ikastetxearen atarian.

Familiak ikastetxea aukeratzeko eskubidearen alde! lelo hartuta, elkarretaratzea egin dute gaur 17:05etik 17:10era artean Iraurgi Ikastetxearen atarian. Dozenaka guraso, irakasle eta ikaslek parte hartu dute Iraurgi Ikastetxeko guraso elkarteak deitutako bilkuran.

Guraso elkarteak adierazi du, aurtengo matrikulazio prozesua dela eta, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari "desadostasuna azaltzeko" eta "familiei babesa adierazteko" egin dute elkarretaratzea. Gainera, ostegunera bitartean egunero egingo dituzte bost minutuko elkarretaratzeak, 17:05etik 17:10era artean.

Gaur arratsaldean Iraurgi Ikastetxearen atarian egindako elkarretaratzea. (Nerea Uranga)